Kontuen ikuskaritza

Kontuen auditoria Urteko Kontuen, nahiz beste finantza egoera‐orri edo kontabilitate agirien, berrikuspen eta egiaztapenean oinarritzen den jarduera da, finantza informazioari aplikagarri zaion araudiaren esparruan prestatutakoak, eta helburua hirugarren pertsonen aurrean eragina duen txostena igortzea da, fidagarritasunari buruzko iritzia jasoz. Kontuen auditoria Kontuen Auditore edota Auditoria elkarteek egingo dute, dagokion txostena igorriz eta legea betez. Kontuen auditoria, ikuskatutako enpresaren urteko kontuek enpresa horretako ondarearen, egoera finantzarioaren eta emaitzen irudi fidela erakusten duten egiaztatzean oinarritzen da, beti ere, aplika daitekeen araudiarekin bat etorriz; kudeaketa txostena urteko kontuekin bat datorren ere aztertuko da[1].

Legearen betebeharrak konplitzen dituen “kontuen auditoreaka” da egiten duean. Profesional aditua izango da, batez ere kontabilitatean aditua, nahiz eta bere jarduera bereziagatik auditoreak auditoretzari buruzko araudia bete beharko duen. Ezaugarri garrantzitsuenetakoa enpresarekiko independente izatea da, bere iritziaren objektibotasuna bermatzeko. Nola egiten da ikuskaritza lana? Ikuskapenerako araudiak jasotzen dituen egiaztapen teknika eta prozedurak erabiliz. Ez da informazio guzti‐guztia aztertuko garestiegia izango baitzen eta lana asko luzatuko litzateke, gehiegi bere helburua bete ahal izateko‐ erabakiak hartzea. Horregatik laginketan oinarrituko da eta akats edo irregulartasunek Garrantzi Erlatibo maila gainditu behar dute. Zertarako egiten da auditoretza? Alde batetik, esanda bezala, aditu batek emandako iritzi teknikoa ezagutuko da, kontabilitate informazioak enpresaren irudi fidela (leiala) erakusten duenari buruzkoa. Irudi fidela: urteko kontuek arau juridikoekin, ekonomikoekin eta Oro har Onartutako Kontabilitate Printzipioekin bat etorriz, modu egoki eta arrazoizko batean sozietate horretako ondarearen egoera, egoera finantzarioa eta eragiketen emaitzak erakustea. Horrek adieraziko duena da enpresak ekoiztutako urteko kontuak, merkataritza erregistroan utzi behar direnak, Kontabilitate Arau eta Printzipioen arabera egin direla. Enpresaren informazioari fidagarritasuna edo sinesgarritasuna emateko egingo da. Hala ere, erabiltzaileek enpresaren informazio ekonomiko‐finantzarioa baloratu nahi badute, ikuskaritza‐txostena garrantzitsua zaie, baina kontutan hartzeko beharreko elementu bat gehiago da; badaude beste elementu gehiago ere. Azken batean Kontuen Auditoriaren helburua edozein hirugarrenek enpresaren informazio finantzarioan oinarriturik erabakiak hartu ahal izateko informazioren fidagarritasunari buruzko iritzia ematea da. Kontabilitate prozesuan enpresaren errealitate ekonomikoa Kontabilitate oinarri eta printzipioak erabiliz Urteko Kontuetan laburbiltzen da. Informazio hau erabakiak hartzeko baliagarria da eta analisiko tresnak erabiliz interpretatzen da, baina horretarako informazioak fidagarria izan behar du; horretan datza auditoriak[1].

  1. a b Azkue, Itziar. (2013). «Ikastaroa: Kontuen Auditoria [2013/12 [eus]»] ocw.ehu.eus (EHU) (Noiz kontsultatua: 2019-10-28).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search